XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehen errege euskaldunak Eneko AritzaEneko Ximenez Aritza 824. urtean izendatu zuten errege.
Urte horretan bertan, eta Orreagan berriro ere, frankoen armada handiari izugarrizko astindua eman zioten euskaldunek.
Errege, indarrak batzekoFrankoak iparraldetik eta musulmanak hegoaldetik, Euskal Herriak etsai ugari zituen IX. mendean.
Etsai hauen erasoaldiak geldiarazteko, elkartzea beharrezko zela ikusi zuten garai hartako euskaldunek.
Iruñeko eta Pirineotako euskaldunen taldeak elkartu egin ziren eta Eneko Aritza izendatu zuten buruzagi,
Erlijio kristaua, euskaldunen artean oso zabaldurik ez egon arren, gero eta garrantzi handiagoa hartzen joan zen Iruñea inguruan.
Eneko Aritza kristaua zen, eta honek eragin handia izan zuen: kristautasuna euskal lurraldeetan barrena sartuz joan zen pixkanaka-pixkanaka.
Euskaldunen erregeEneko Aritzaren Erresuma Iruñea inguruko lurraldeek osatzen zuten.
Baina, urteetan zehar handituz joan zen eta bere ondorengoen lanari esker, euskal lurralde guztiak batu ziren Nafarroako Erresuman 1004. urtean.
Horregatik, Eneko Aritza, ezizenez